logo_fesmcugt_sr.png

• Ez da zaila: jarrera higuingarrian zakar agertzen diren elementuak dira; beraz, erraz antzeman daitezke. Adierazpen sexistak, baldarrak, larderiazkoak; emakumeenganako mespretxuak, enpatiarik eza … begi bistakoa da.

 

• Oso garrantzitsua: ez zaitezte nahastu itxuragatik ezta antzagatik ere: talde sozioekonomiko guztietan daude. Gaitz horrek gizarte osoari eragiten dio, zeharka bada ere.

 

• Ideologikoki, matxismo kulturalaren nagusitasuna oso errotuta dago jarrera kontserbadoreetan (zenbat eta eskuinago, orduan eta barneratuago), eta gutxiago mugimendu feministari lotuta sentitzen diren ideologia aurrerakoietan. Baina hau guztia erlatiboa da … Erne egon zaitezte, topikoengatik eta dogmengatik ez zaitezte nahastu.

 

• Egia da hezkuntzak, prestakuntzak, kulturak eta balioek gaitz horren aurka borrokatzen laguntzen dutela, baina ez gaude arau orokor baten aurrean: ikusiko dituzue matxistak diren pertsona kultuak; matxistak diren pertsona aurrerakoiak; balio sendoak dituzten pertsona matxistak. Era berean, kontrakoa ere bai. Egia da kasu askotan deituriko "mikromatxismoen" aurrean gaudela, eta horiek, batzuetan, ia modu inkontzientean adierazten dira: ez da aitzakia. Jakinarazi behar diegu garrantzitsua dela jarrera horiek zuzentzea.