Hau egongo zara jasaten?

  • Facebook
  • Twitter

Kaixo polita, nire erregina, ederra!

“Hanka hurbildu, moztuko dizudala”

 

Ekintza zuzena

Matxista-harrapakariek erantzuten diogu zure salaketari, zure deiari, zure asperraldiari.

Egin ezazu salaketa hemen, eta konta iezaguzu zer gertatzen ari den zure lantokian, nor ari den modu matxistan jokatzen: harengana joango gara edo zentro hori seinalatuko dugu neurriak har ditzan.

 

 

Nola jokatzen dugu?

 

• Gure ekintzek erantzuten diete matxismoaren aurkako borrokak eskatzen dituen premiei: ia pertsonalizatuak edo kolektiboak, pertsonei zuzenduta edota instituzio, enpresa edo organismoen aurka; pentsamendu eta ideologien aurka; izateko edo jarduteko jarrera eta moduak.

 

• Gu ez garelako ideologia edo kultura guztiak "errespetatzen" ditugunak, ez. Ez gara politikoki zuzenak, eta uste dugu badaudela matxismoa elikatzen eta sustatzen duten ideologiak, hori sustatzen duten tradizio kultural edo erlijiosoak dauden bezala.

 

• Bortitzak gara? Bai, hala gara. Baina ez dugu indarkeriatik jarduten, ezta jai giroan ere: hau oso serioa da.

 

• Ohartarazi egiten dugu, aldarrikatzen dugu, zalaparta sortzen dugu, oihukatzen dugu, eta baliteke dena gure banderaren kolorearekin markatuta uztea: bandera feminista, morea.